ESP
lunes, 10 de diciembre de 2018
EUSKAL ASTEA
06/12/2018 - 43 Visitas


Aste honetan zehar, Euskal Astea ospatu dugu. Ekintza desberdin batzuk egin ditugu.

 

Abenduaren 3an, euskaraz hitz egiteko eguna izan da eta gauza dibertigarriak egin ditugu. Irakasleek eta ikasleok zapi bat eraman dugu.  Gutariko batzuek kartelekin eskola apaindu dugu.  Jolastokian bildu gara eta han, pregoia entzun dugu eta Euskararen Txantxangorria abestia abestu dugu. Eskolako antzokira Eki eta Lorerekin euskaraz hobeto mintzatzeko aholku batzuk  ikastera  joan gara.

Arratsaldean,gure antzokian  euskarazko filma bat elkarrekin ikusi dugu, Asterix eta Zesarren Ustekabea deritzona.

DBHko bigarren maila

 

 

 

 

Abenduaren 4an EUSKARAREN EGUNA ospatzen ari gara ikastetxean. Ikaskide guztiok praka urdinez eta kamiseta zuriz jantzita gaude. Halaber, neska batzuk eta ia neska txiki guztiak gona urdinez eta gerriko berdez jantzi dira.

Goizean ospatu dugu eguna, dantza tradizionalak egiten, txistulariak jotako abestiekin.

Geroxeago laugarren mailako ikasleok buruhandiz mozorrotu gara umeekin jolasteko.

Arratsaldean laugarren mailakook ere gymkana prestatu dugu, DBHko ikasle guztiak jolasteko eta euskararen erabilera bultzatzeko.


Nahia Mateos Lara

 

Abenduaren 5ean egun polit-polita izan da, ahhhh ze ondo pasatu dugun kirolak egiten!!

Egun honetan ez dugu bakarrik kirola egin, ez, gaur euskal kultura ikasi dugu jokoen bidez.

Nire gustuko kirolak guztiak izan dira. Lokotxak bildu ditugu, trontza, zaku eraman, ingude altxatu, txinga eraman, giza proba, harria jaso eta sokatira egin dugu.

Egun hau ez zait inoiz ahaztuko!!!!

 DBHko lehenengo maila

 

(para ver más fotos, pinchar en el enlace)

 

Adjuntos

Dosatic S.L. © 2018
Site desarrollado por DYNAMO 3.5

Política de Privacidad